ELAk Getxoko atentatua gaitzesten du

2007/11/12
ELAk gaitzetsi egiten du larunbateko goizaldean Getxo Justizia Jauregiaren inguruetan burututako atentatu saiakera, eta Ertzaintzako langileei bere elkartasuna adierazten dio.

ELAk borroka armatuarekin amaitu dezala eskatzen dio ETAri, herritarrok elkarbizitzarako dugun eskubidearen oinarriak hausten dituelako. Era honetan, indarkeriak eta bortxakeriak lekurik ez dutela berresten du.

Bestalde, gaur goizean Iurretako polizia-etxean zauritutako bi ertzainak ahalik eta lasterren senda daitezela desio du.