ELAk Gipuzkoa Zutik ekimeneko jendea irtenaraztea salatzen du

2016/06/01
ELAk bere elkartasuna agertzen dio Gipuzkoa Zutik ekimenari, eta gaur goizean buruturiko irtenaraztea salatzen du. Donostian gertaturikoak agerian utzi du zer interesen alde jokatzen duten Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak.

Alde horretatik gogoratu beharrekoa da Gipuzkoa Zutik ekimenaren helburua errauskailuaren ezarpena eta gure osasunarentzako ondorio larriak salatzea dela.

Gainera, gaur goizeko irtenarazteak argi utzi du herri-erakundeen kalitate demokratiko eskasa, ez baitute toleratzen gizartearen mobilizazioa. Ez da beharrezkoa Donostiatik oso urrutira joatea beste administrazio batzuek horrelako ekimenei bestelako tratamendua ematen dietela ikusteko.