ELAk Gipuzkoako Batzar Nagusiei eskatuko die iker dezala Azpikontraten egoera Errepideetako mantentzen lanetan

2022/10/28
Maiatzaren 1ean hasi zen Gipuzkoako autobideetako tuneletako (AP-1 eta AP-8) mantentze elektrikoko langileen greba. Sei hilabete bete direnean, ELA sindikatuak ikerketa eskatuko dio Batzar Nagusiei, zerbitzu publiko horretan benetan gertatzen ari dena argitu eta horren arabera erantzun dezan.

ELAk zerbitzu publiko eredugarria eta lan-baldintza duinak eskatzen ditu, eta laneko eta bideko segurtasuna gailendu eta bermatu behar da beste ezeren gainetik. Horretarako, beharrezkoa da iruzur egiteko azpikontratazio katearekin amaitzea eta administrazio publikoak berak araututako kontratazio zuzenaren alde egitea.
Ezin da onartu, Gipuzkoako Foru Aldundiaren zerbitzu publiko eta funtsezko honetan, lan baldintzak, segurtasuna edo administrazio- pleguan ezarritakoa etengabe urratzea. Hori guztia neurrira egindako azpikontratazioaren ondorioa da, diru publikoarekin espekulatzeko.

Egoera horren ondorioz:

  • Ez dira lan baldintzak errespetatzen, administrazio pleguan eta plantillak egiten duen lanekoa.

  • Segurtasun arloko ez-betetzeak etengabeak dira, eta horrek arrisku larria dakarkie langileei eta erabiltzaileei.

  • Langileek erabiltzen dituzten ibilgailuak ez daude homologatuta.

  • Gainera, administrazio kontratuarekin zerikusirik ez duten beste lan batzuk egitera behartzen dituzte.

  • Segurtasunagatik eta administrazio kontratuan eskatutako gutxieneko langileak ez dira betetzen. Are gehiago, grebak iraun duen sei hilabeteetan, Eusko Jaurlaritzako Lan Sailak agindutako gutxieneko zerbitzuak ez dira bete, langilerik ez dagoelako.

  • Ez dira betetzen bajak, oporrak, etab.


Grebak iraun duen sei hilabeteotan izandako bileretan, langileak saiatu dira - arrakastarik gabe – konponbideak bilatzen. Horregatik, ELAK berriz ere agerraldia erregistratu du Gipuzkoako Batzar Nagusian.