ELAk Gipuzkoako eraikuntzan hauteskunde sindikaletan duen gehiengoa indartzen jarraitzen du

Hau guztia eraikuntzarako oso urte gogorra izaten ari denean. Lan istripu asko jasaten ari den sektorea da, eta hainbat borroka daude piztuta arlo honetan. Esaterako, errepideen mantentze lanez arduratzen den ITS eta Gertek enpresatako langileek 7 hilabete daramatzate greban, enpresa esleipendunen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren nagusikeriaren aurrean.
Aldi berean, azpimarratu behar da sektorerako ELAk lortutako hitzarmena. Hauteskundeetako emaitzek erakusten dute langileek babesten dutela hitzarmen hori, ELAko militante eta langileen emaitza ere badena.
ENPRESA |
HERRIA |
LEHEN |
ORAIN |
Altuna y Uria |
Azpeitia |
ELA 8 LAB 1 |
ELA 9 CCOO 0 |
Construcciones Amenabar |
Donostia |
ELA 6 LAB 2 CCOO 1 |
ELA 7 LAB 1 CCOO 1 |
Ederra morteros y revocos |
Zestoa |
ELA 1 |
ELA 1 |
Const. Urbitarte |
Azpeitia |
ELA 1 |
ELA 1 |
Canteras Zeleta |
Deba |
ELA 1 |
ELA 1 |
Lahia |
Beasain |
ELA 3 |
ELA 3 |
Aizkibel |
Urnieta |
ELA 3 |
ELA 3 |
Const. Otegi-Gaztañaga |
Oiartzun |
ELA 1 |
ELA 1 |
Campezo obras y servicios |
Donostia |
ELA 4 LAB 1 |
ELA 4 LAB 1 |
Construcciones Iturrioz |
Idiazabal |
ELA 1 |
ELA 3 |