LAN GATAZKAK GIPUZKOAN

ELAk greben % 75 egiten ditu, eta horri esker hitzarmenik onenak sinatzen ditu

2023/04/26
ELAk Gipuzkoako negoziazio kolektiboaren azterketa egin du, sinatutako hitzarmenen edukiei dagokionez, batetik, eta eduki horiek lortzeko antolatutako grebei buruz, bestetik. Azterketa honek ELAren estrategia berresten du. 2022an ELAk sinatutako 3 sektoreko hitzarmenenek bere indarraldian zehar KPIa bermatua dute, batez beste 6,6 lanordu murriztu zituzten, denek dute lan erreformaren aurkako inaplikazio klausula eta hirutik bik sektore horrek bizi duen prekaritate nagusiaren aurkako neurriak jasotzen dituzte. ELAk sinatutako hitzarmen guztiak beste sindukatuek ere ontzat eman zituzten. Beste sindikatuek 4 hitzarmen sinatu zituzten 2022an. Hiruk KPIa bermatzen dute, baina batek ere ez du jasotzen lanaldi murrizketarik, inaplikazio klausularik edo prekaritatea murrizteko neurririk. Eduki horietara iristeko ELAk 19 greba egun deitu zituen ehungintzan eta 262 zahar-egoitzetan. Greba egun gehienak ELAk bakarrik egin zituen, ehungintzan LABek greba egun bakarra deitu zuen eta zahar-egoitzetan 20 egun soilik. 2022an UGTk gutxiengoan sinatutako hitzarmena kenduta, ELAk ordezkaritzaren %50 baino gehiago ez zuen sektoreko hitzarmen guztietan LABek CCOOrekin edo UGTrekin osatu zuen hitzarmena sinatzeko gehiengoa.

ADEGIrekin izandako harremanaren arabera: LAB eta UGT dira ADEGIrekin hitzarmen gehien sinatu zutenak, ADEGIk ordezkaritza duen negoziaketeten %75ean sinatu zituzten hitzarmenak; ELA, berriz, ADEGIrekin adostasun gutxien erdietsi zuen sindikatua da (%40 besterik ez).

ADEGIREKIN SINATUTAKO AKORDIOEN SINATZAILEAK: 

ELA

LAB

CCOO

UGT

%40

%75

%66,66

%75

*2022an sinatu baina argitaratu ez zen Grafikagintza sartuta.

Enpresa hitzarmenei dagokionez: Enpresa hitzarmen bitartez 9.000 langileren bizi baldintzak hobetu ziren. ELAk sinatu zituen edukirik onenak diferentzia handiarekin:

 

ELA

LAB

CCOO

DENERA

 

SINADURAK

37

25

11

54

IGOERA eta LANALDIA

%5,42

1671,58

%4,92

1676,84

%4,44

1681,63

%5,38

1676,28

 * Lan Harremanen Kontseiluko datuak.

Enpresa hitzarmenetan ELAk batez beste LABek baino %0,5 soldata altuagoak eta CCOOk baino %0,98 altuagoak sinatu zituen. ELAk sinatutako 8 hitzarmenetan KPIa hurrengo urteetan bermatzen da berrikuspen klausulen bidez edo 2022an galdutako KPIa konpentsatzeko soldata igoera gehigarriekin.

Are gehiago, ELAk beste sindikatuekin ordezkaritza partekatzen ez duenean soldata igoerak are hobeak dira, batez beste %5,66koak.

 ELA BAKARRIK DAGOEN ENPRESETAKO IGOERA

SINADURA KOPURUA

13

SOLDATA IGOERA

5,66

 

2023an lehen aldiz Eusko Jaurlaritzak greba deialdien informazio xehetua argitaratzen hasi da; datuak aztertuta ondorioa eztabaidaezina da: Gipuzkoan grebak ELAren kontua dira.

 

ELA

LAB

CCOO

UGT

ESK

STEILAS

BESTEAK

GUZTIRA

GREBA DEIALDIAK

30

10

3

1

0

0

2

40

PROPORTZIOA

%75

%25

%7,5

%2,5

0

0

%5

%100

DEITUTAKO GREBA EGUNAK

1230

154

15

1

0

0

4

1395

PROPORTZIOA

%88,17

%11,03

%1,07

%0,07

0

0

%0,28

%100

 *2023ko apirilaren 24ra arteko datua.  

Greba gehien deitzen duen sindikatua izateaz gain, ELAk bakarrik du gaitasuna bere Erresistentzia Kutxa bitartez greba luzeak mantentzeko. Enpresek badakite ELAk soilik duela grebei eusteko gaitasuna; horregatik hainbatetan ELArekin akordioak lortzen saiatzen da grebak deitu aurretik. Gipuzkoan deitutako 14 greba mugagabeetatik 11 ELAk deituak izan dira. Eta sektore edo enpresa feminizatuetan deitutako 13 grebetatik 9 ELAk deitu ditu, hau da, ELA da eremu feminizatuetan langileak antolatzeaz gehien arduratzen den sindikatua.

Datuek berresten dute ELAren negoziazio kolektiboko estrategia dela egokiena eta benetazko konfrontazio dinamika duen bakarra. Mobilizatu nahi duen langileak ELA hautatzen du, antolakuntza sendoa duelako, Erresistentzia Kutxa indartsua duelako eta enpresa zein instituzioei aurre egiteko autonomia duelako.

ELAk bere jarrerari eutsiko dio aurrerantzean, eduki onak izango dituzten hitzarmenak lortzeko langileak mobilizaziorako prestatzea, hain zuzen.