ELAk "Gizarte-babesa Hego Euskal Herrian" txostena aurkeztu du

2006/06/26

ELAk "Gizarte-babesa Hego Euskal Herrian" txostena aurkeztu du gaur eguerdian Bilboko egoitzan. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrieta eta ikerketa batzordeko arduradun Mikel Noval izan dira aurkezpenean. Ikerketak salatzen duenez Nafarroa eta EAE Europar Batasuneko azkenekoetakoak dira gizarte-babesera biztanleko zuzentzen den euro kopuruari dagokionez. EAEn, biztanleko, 4.536 euro gastatzen dira urtean xede horretan, eta Nafarroan, 3.835. Europar Batasuneko batez bestekoa, aldiz, 6.926koa da. Alegia: EAEn, urtean, Europako batez bestekoa baino 2.390 euro gutxiago gastatzen dira gizarte-babesean biztanleko, eta, Nafarroan, Europan baino 3.091 euro gutxiago bideratzen dira gizarte-babesera, urtean, biztanleko.

Hau da "Gizarte-babesa Hego Euskal Herrian" txostena