ELAk Nafarroako Gobernuari eskatzen dio mahai orokorrera deitzeko lehenbait lehen

2016/12/13
ELAk salatzen du 2012an murriztutako aparteko sariaren ordainketaren iragarpena prentsaren bidez egin izana. ELAk uste du, aparteko sariaren ordainketaren itzulera konfirmatuko balitz, erabaki honek suposatzen duela inoiz murriztu behar ez zen soldataren itzulera.
Komunikabideetan iragarritako abistearen arabera, Nafarroako Gobernuak azkenean 2012an murriztutako aparteko ordainsariaren %50a ordainduko du; ELAk, albiste hau prentsaren bidez iragarri izana salatzen du eta eskatzen dio Gobernuari mahai orokorra deitzeko lehenbait lehen.
ELAk uste du, aparteko sariaren ordainketaren itzulera konfirmatuko balitz, erabaki honek suposatzen duela inoiz murriztu behar ez zen soldataren itzulera. Era berean, ELAk gogorarazi nahi du ordainketa hau Estatuko Gobernuak iragarri zuenetik ia urte betera egingo dela.
ELAk eskatzen dio Nafarroako Gobernuari azken urteotan egindako murrizketa guztiak eta suntsitutako enplegu publikoa lehengoratzeko, enplegu publikoa sortzearen aldeko apustua egiteko eta baita sektore publikoko langileen eskubideen eta eroste ahalmenaren berreskurapenaren aldeko apustua ere.