ELAk goizaldean Lazkaon izandako atentatua gaitzesten du

2009/02/23
ELAko komunikazio arduradun Patxi Agirrezabalak gaur goizaldean PSE-EEk Lazkaon duen egoitzaren aurka izandako atentatua gaitzetsi du.

"ETAri beste behin exijitzen diogu indarkeriaren eta bortxakeriaren bidea amaitu dezan. Bide horrek, herritarren bizikidetasunaren oinarriak hondatzeaz gain, sumina eta amorrua sortzen du soilik".

ELA poztu egiten da atentatuak ez duelako zauriturik eragin, nahiz eta erasoak sortu dituen kalte material handiak deitoratu. ELAk bere ondasunak kaltetuak izan dituzten pertsonei zein PSE-EE alderdiari bere elkartasuna adierazi nahi die.