Nafarroako Foru Administrazioko hauteskundeak

ELAk bere ordezkaritza mantendu du 30 ordezkari lortuz

2023/05/17
ELA izan da SNE-Nafar Lansaren boto gehien jaso dituen sindikatua, NOPLOIn eta Ogasunean duen ordezkaritza bikoiztu du, PAGNAn gora egin du eta lehen aldiz lortu du ordezkaritza Nafarroako Kirol Institutuan.

ELAk 30 ordezkari lortu ditu, duela 4 urte baino 2 gutxiago, Foru Administrazioaren hauteskunde sindikaletan. ELA izan da SNE-Nafar Lansaren boto gehien jaso dituen sindikatua, NOPLOIn eta Ogasunean duen ordezkaritza bikoiztu du, PAGNAn gora egin du eta lehen aldiz lortu du ordezkaritza Nafarroako Kirol Institutuan.

ELAk Foru Administrazioko langileengandik jasotako babesa eskertzen du, eta konfiantza horri erantzuteko eta lan baldintzak hobetzeko borrokan jarraitzeko konpromisoa hartzen du, herritar guztien aldeko kalitatezko zerbitzu publikoak bermatzeko.