volkswagen navarra

ELAk greba deitu du apirilaren 30ean prebentzio eta lan osasunean inbertsio handiagoa eskatzeko

2024/04/25
Laneko bajak bikoiztu egin da azken 10 urteetan, lan erritmo altuengatik eta mugimendu behartu eta jarraituengatik, bai eta arrisku psikosozialengatik ere.

Nafarroako ezbehar tasari buruzko datuak urtetik urtera gero eta kezkagarriagoak dira, eta ez patronalek, ez Nafarroako Gobernuak (borondate politikorik ez duelako), ez dute nahikoa egiten laneko osasuna eta bizitza bermatzeko. Inork ez luke bere lanpostuan bizia galdu behar.

Volkswagenen gaixotasunagatiko eta istripuagatiko bajak bikoiztu egin dira azken 10 urteetan, 2014ko % 6,5etik egungo % 12,03ra. Horrek erakusten du laneko osasunaren okertzea etengabea dela.

Esparru politiko eta ekonomikoan enplegatzaile onaren irudia saldu nahi du Volkswagenek. Errealitatetik oso urrun dagoen irudia, bajen eta ezbehar tasaren datuak inoiz ikusi ez diren puntura iritsi direlako.

Volkswagenek argudiatu du bajak kausa anitzeko arazoa direla, baina enpresa batean, non langile gehienek katean lana egiten duten, denbora neurtu eta errepikakorrean, baja asko eragiten dituen faktoreak lan erritmo altuak, mugimendu behartuak eta jarraituak eta aurrekoaren ondoriozko arrisku psikosozialak dira. Kontuan hartu behar da, gainera, gero eta zaharragoa den plantilla baten batez besteko adina.

Azken urteetan, produkzio kostuak merkatzeko lanpostuak kentzearen ondorioz, langileen osasuna okertzen ari da, urtez urte irabaziak handitzen ari diren arren. 2014an Volkswagenek ia 53 milioi euroko irabaziak izan zituen, eta 2023an historiako bigarren emaitzarik onena lortu zuen, 85,5 milioirekin. Irabazi handi horrek ez du lanpostuen baldintzen hobekuntzan onurarik izan, eta horrek lan jatorriko gaixotasun gehiago eragiten ditu, kasu askotan MUTUAk osasun zerbitzu publikora bideratzen dituenak.

ELAk osasuna zaintzera bideratutako ekintzak eskatzen ditu, eta ez Volkswagenen osasuna galtzea eragiten duten lan erritmoa onartzen duen prebentzioa. ELAk arrisku ebaluazioak eskatzen ditu, lan kargen mugimendu errepikakorren arabera. Volkswagenen lan egiten duten pertsonen osasunaren okertze jasanezina dagoela erakusten duten datuak eta markatzaileak aztertu behar dira.

Egoera hau salatzeko, eta Volkswagenek lanean osasuna galtzea eragotziko duen prebentzio politika eskatzeko, ELAren Volkswageneko atal sindikalak 24 orduko lanuztea deitu du apirilaren 30erako, gizarteari, Lan Ikuskaritzari eta klase politikoari egoera honen berri emateko eta multinazionalari presioa egiteko, prebentzioaren eta lanpostuen baldintzak hobetzearen arloan alda eta inberti dezan, Volkswagenen lan egiten duten pertsona guztien osasuna bermatzeko.