Nafarroako Administrazioko greba
ELAk greba eta mobilizazio gehiagoren aldeko apustua egiten du baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzeko

ELAk Nafarroako Administrazioko lan baldintzak eta zerbitzu publikoak hobetzeko egin diren grebaren eta mobilizazioen jarraipen zabala azpimarratu ditu, eta adierazi du jarraipena ez dela oraindik handiagoa izan gehiegizko gutxieneko zerbitzuengatik.
ELAk Nafarroako Gobernuari interpelazio zuzena egiten dio patronala den heinean. Langile publikoek urteetan pobretu ditu erosahalmena galduaraziz, aldi baterako kontratuen tasa izugarria mantentzen du, errelebo kontraturik ez dago eta pribatizatuta dauden zerbitzuak mantentzen ditu.
Estatutu berria negoziatu behar da greba eragin duten aldarrikapen guztiak jasoz. Horrela, lan baldintzak hobetuko dira eta, ondorioz, zerbitzu publikoak ere hobetuko dira.
ELAk dagokion mahaietan borrokan jarraitzearen alde egin du, baina baita mobilizazioen bidez ere. Ez da aurrerapausorik emango mobilizaziorik eta grebarik gabe.