ELAk greba mugagabea deitu du azaroaren 9tik aurrera Atarrabiako Solidus San Andres paper-lantegian

Joan den astelehenean, urriaren 31n, zuzendaritzarekin izandako azken bileran, enpresak ia ez zuen ezer garrantzitsurik aurreratu. Beraz, Solidus San Andreseko ELAko atal sindikalak azaroaren 9tik aurrera greba mugagabera joateko erabakia hartu du. Horrela, ekoizpena gelditu egingo da, egindako lanuzte-egunetan gertatu den bezala.
ELAk, beste behin ere, langile grebalarien borroka eta determinazioa nabarmendu du, eta deitoratu du sindikatu deitzaile bakarra izatea. Lanuzteen arrakasta ikusita, gainerako sindikatuak ere mobilizazioekin bat egitera animatu ditu.
Atarrabiako Solidus San Andrés paper-lantegiko enoresa batzordean LABeko 4 ordezkari, ELAko 3 eta 2 independente daude.
Langileek hainbat aste daramatzate ELAk deitutako 2 orduko edo egun solteko lanuzte partzialak egiten, gutxienez KPIren pareko soldata-igoerak lortzeko.