ELAk grebara deitu du ekainaren 18rako Bizkaiko garbikuntzaren alorrean

2007/05/21
ELAk ekainaren 18rako greba deitu du Bizkaiko garbikuntzaren alorrean, lan hitzarmenaren negoziazioak bultzatu asmoz. Orain arte hitzarmena lortzeko egin diren negoziazioetan Cebek patronalak jarrera itxia agertu du. ELAren ustez, jarrera honek grebara joatera behartu ditu langileak. Hitzarmenak 11.000 langileengan du eragina.

ELAk eginiko eskarien artean, soldaten %8ko igoera, gaixoaldien %100ko ordainketa, joan etorrietarako sariak eta igande eta jai egunetako plusen hobekuntzak jasotzen dira. Hamalau urte bete dira azkeneko greba egin zela Bizkaiko garbikuntza alorrean eta ELAren ustez patronalari hortzak erakusteko ordua iritsi da.