Greba Burdinberrin gutxienez KPIaren araberako soldata igoera baten alde

2022/07/08
Uztailaren 11tik aurrera, langileek astebeteko greba egingo dute soldata igoeran erosahalmena bermatzeko

Burdinberri Arabako aeronautika sektoreko enpresa bat da, eta ELAk ordezkatutako 60 pertsonak egiten dute lan bertan. Enpresak lan karga handia du, eta malgutasuna erabiltzen ari da gehiago ekoizteko. Hala ere, azken urteetan kaleratzeak eta aldi baterako lan erregulazioak gehiegizkoak izan dira.

Martxotik soldata igoera negoziatzen ari dira. Baina zuzendaritzak egin duen proposamena ez dator bat enpresaren egoera onarekin, eta KPIaren oso azpitik dagoen igoera eskaintzen du ( % 2ko igoera lineala eta % 3,8koa soldata baxuenetan).
Egoera horren aurrean, ELAk astebeteko greba deitu du uztailaren 11tik aurrera, KPIaren araberako gutxieneko soldata igoeraren negoziazioan aurrera egiteko.