Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro (Funes)
ELAk hauteskunde sindikalak irabazi ditu, 13 ordezkarietatik 7 eskuratuz

Enpresa honetan egindako lehen hauteskunde sindikaletan, ELAk batzordearen gehiengo osoa lortu du.
Elaborados Naturales de la Ribera del Ebro Funeseko enpresak Mercadonan saltzen diren patata tortillak egiten ditu, eta 430 langile ditu.
Orain arte, enpresak ez zuen ordezkaritza sindikalik, eta joan den astean egindako hauteskunde sindikalen ondoren, ELA da enpresan gehiengoa duen sindikatua. Zehazki, ELAk 7 ordezkari lortu ditu, UGTk 3 eta CCOOk beste 3.
ELAk arduraz eta harrotasunez hartu du bere gain plantillak Erriberan eredu sindikal alternatiboaren alde egiterakoan planteatzen dioten erronka.