Arguedasko Congelados de Navarra

ELAk hauteskunde sindikalak irabazi ditu, 13 ordezkarietatik 8 eskuratuta

2024/04/16
ELAk gehiengoa handitu du Congelados de Navarra taldean Arguedasen egindako bozketen ondoren. Bertan, 13tik 8 ordezkari lortu ditu 121 botorekin. Batzordea UGTko beste 5 ordezkarik osatzen dute.

ELAk 121 boto lortu ditu Arguedasko Congelados de Navarra enpresako espezialisten hauteslekuan, jokoan zeuden 12 ordezkarietatik 8 eskuratuz, UGTk 61 botorekin beste 4 ordezkariak lortu ditu eta Teknikarien hauteslekuko bakarra, non UGTk bakarrik aurkeztu duen hautagaitza.

Beraz, Arguedaseko batzordea ELAko 8 ordezkarik eta UGTko 5 ordezkarik osatzen dute. Guztira, Congelados de Navarra taldeko Arguedaseko eta Fustiñanako bi lantegien artean (900 pertsona inguru ari dira bertan lanean), ELAk 18 ordezkari ditu, UGTk 8 eta independenteek beste 4, urtarrilean ELAk Fustiñanako lantegian 17 ordezkarietatik 10 lortu ondoren.

Bi lantegietan, langileek ELArengan ezarri dute konfiantza euren eskubideak defendatzeko eta lan baldintzak hobetzeko. Izan ere, batzorderik gabe urteak eman dituzte ELAren eskutik lanean. ELAk urteetan egindako lana funtsezkoa izan da aurkeztutako hautagaiek bi plantillen gehiengoaren babesa izateko.

ELAk arduraz eta harrotasunez hartu du bere gain langileek Erriberan eredu sindikal alternatibo bat aukeratu ondoren planteatzen dioten erronka.