ELAk hauteskunde sindikalen kanpaina aurkeztu du

2006/09/27
ELAk hauteskunde sindikalen kanpaina aurkeztu du gaur, irailak 28, Bilbon. Irailean hauteskunde sindikalen aro beroenean sartu gara, urtea amaitu bitartean Euskal Herriko lantoki askotan, ia erdian, langileen ordezkarien hautaketa egingo baita. ELAko idazkari nagusi Jose Elorrietak aurkezpenean azpimarratu duenez, "ELAren eredu aldarrikatzailea gehien behar duten sektore horietan oinarritu behar da: batez ere gazteen eta emakumeen eskubideen alde lan egin behar dugu".

Hauteskunde sindikalen lehen aste hauetan izandako emaitzen ostean, ELAk argi du zein den bere helburua: duela lau urte izan zituen emaitza bikainak hobetzea. Hauteskunde horietan, ELAk EAEn ordezkarien %40 baino gehiago lortu zituen, eta Nafarroako ordezkarien ia %22.

Une honetan ELAk Euskal Herriko ordezkarien %36’02 ditu, duela lau urte baino %0,45 gehiago. ELA da sindikatu bakarra lurralde guztietan gora egin duena eta urte amaieran bere lidergoa berresteko asmo sendoa du. Elorrietak aurkezpenean azpimarratu duenez, "orain arte lortu ditugun emaitzekin baikor izateko arrazoiak ditugu".