Metro Bilbao
ELAk hauteskundeak irabazi ditu 7 ordezkari lortuta

Atzo egindako hauteskundeetan, ELAk 7 ordezkari lortu zituen, CCOOk, CIMek eta SEMAFek 3, EGIEk eta USOk 2 eta LABek 1. UGT eta ESK ordezkaritzatik kanpo geratu ziren, boto nahikorik lortu ez zutelako. Horrela, ELA da lehen indarra 21 ordezkarietatik 7rekin.
ELAk oso balorazio eta irakurketa positiboa egin du lortutako emaitzari buruz; izan ere, azken urteetan hautagaitza korporatiboek gora egin duten arren, ELAk nagusitasunari eusten dio. Ildo horretan, agerian geratzen da ELAk bultzatutako negoziazio kolektiboaren eredua eta langile guztien lan- eta bizitza-baldintzak hobetzearen aldeko jarrera indartuta geratu direla. Gainera, langileek hurbileko ekintza sindikal bat babestu dute, langileen arazoei erantzuten diena.
ELAk eskerrak eman nahi dizkie Metro Bilbaoko langileei, eta datozen lau urteetan haren alde eta, oro har, gizarte hobe baten alde lan egiten jarraitzeko konpromisoa hartu du.