ELAk hauteskundeak irabazi ditu Barakaldoko Ikean

2005/12/22

ELA atzo Barakaldoko Ikean izandako hauteskundeetan sindikaturik bozkatuena izan zen. Barakaldoko Ikean 417 langilek egiten dute lan. ELAk 88 boza lortu zituen, eta 13 ordezkaritik bost eskuratu zituen. UGT izan zen bigarren indarra; 75 boza eta beste bost ordezkari. LABek 30 boza lortu zituen, eta bi delegatu. Azkenik, CCOOk 24 boza eta ordezkari bakarra lortu zuen.