ELAk hauteskundeak irabazi ditu Ercorecan

2006/01/18

ELA izan da Ercoreca supermerkatuetan atzo burututako hauteskunde sindikaletan indarrik bozkatuena. Hauteskundeen parte hartzea %95koa izan zen. ELAk 200 botu lortu zituen eta zazpi ordezkari eskuratu zituen Bizkaiko supermerkatuetan. Independeteak beste hainbeste ordezkari lortu zituen, baina ELAk baino botu gutxiagorekin. Beste hiru sindikatuak, hots, UGT, CCOO eta LAB sindukatuek ordezkari bana izango dute atzoko hauteskundeen ondoren.