ELAk hauteskundeak irabazi ditu Gipuzkoako erresidentzietan erreferentea den Eulen Sociosanitario enpresan

2018/12/28
Eulen Sociosanitario Gipuzkoako hirugarren adinekoen erresidentzietako sektorean langile gehien dauzkan enpresa da. ELAk irabazi ditu hauteskunde sindikalak: 21etik 16 ordezkari lortu ditu, alegia, %76ko ordezkaritza.

Emaitza hau ELAk egunero sektore honetan egiten duen lanaren fruitua da, eta langileen lan baldintzen alde aurrera eramaten ari den borroka eredua indartzen du.

Abenduaren 27an burututako hauteskunde sindikalen emaitzen taula:

  DELEGATUAK BOTOAK
ELA 16 332
LAB 4 72
CCOO 1 25