ELAk Hego Euskal Herrian 120 langile kaleratzea aurreikusten duen Douglas lurrindegi katearen enplegu-erregulazioko espedientea inpugnatuko du

2022/05/03
ELAk Douglas lurrin-dendetako enplegu-erregulazioko espedientearen aurka egingo du, uste baitu enpresak ez dituela egiaztatu horretarako alegatzen zituen arrazoi ekonomikoak. Enpresak, CCOOk eta UGTk adostutako enplegu-erregulazioko espediente horrek 120 langile kaleratuko ditu Euskal Herrian. Sindikatuaren iritziz, Douglasek digitalizazioaren alde egindako apustua da espediente honen benetako arrazoia. Era berean, ELAk salatu du enpresak azken bileratik kanporatu zuela, akordioa sinatu ez zuenez bertan egoteko eskubiderik ez zuela aitzakiatzat hartuta. Kanporatze hau askatasun sindikalaren urraketa argia da.

Joan den astean amaitu zen Douglas lurrin-dendetako enplegu-erregulazioko espedientearen kontsulta-aldia. Zuzendaritzak CCOO eta UGTrekin lortutako akordioaren ondorioz, ia 1.000 pertsona kaleratuko dituzte estatuan. Euskal Herrian 120 langilek galduko dute lana. Honetaz gain, gainerako langileen lan-baldintzak okertuko dira ere.

Grebalariak ordezkatzeagatik sindikatuak jarri zuen greba-eskubidea urratzeagatik jarritako demandari, orain, enplegu-erregulazioko espedientea atzera botatzeko demanda gehituko zaio, datozen egunetan ELAk Auzitegi Nazionalean erregistratuko duena.

ELAk sindikalki eta judizialki borrokatzen jarraituko du, eskura dituen arma guztiekin Euskal Herrian enplegua suntsi ez dadin.