ELAk helegitea jarriko dio Jaurlaritzak martxoaren 4ko zaintza grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzu aginduari

2021/03/03
Dioenez, Lan Ordezkaritzaren erabakiek, gutxieneko zerbitzuen aginduak emateko orduan, patronalen eta administrazio publikoen interesei erantzuten die. ELAk ziurtatu du helburu bakarra sektore horretako langileei greba egiteko eskubidea ukatzea dela; izan ere, kasu askotan ezartzen dituzten gutxieneko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak sektore horiek antolatzeko eta kudeatzeko onartzen dituen dekretuak baino handiagoak dira.

ELAk EAEko Justizia Auzitegi Nagusira joko du Eusko Jaurlaritzako Lan Ordezkaritzak martxoaren 4ko zaintza grebarako ezarritako gutxieneko zerbitzuen aginduaren aurka. Sindikatuak deitoratu egin ohiko praktika dela hau, eta azpimarratu du "bereziki kezkagarria" dela sektore soziosanitarioan, kasu askotan ezartzen dituzten gutxieneko zerbitzuak Eusko Jaurlaritzak berak sektore horiek antolatzeko eta kudeatzeko onartzen dituen dekretuak baino handiagoak baitira.

ELAk azaldu du Eusko Jaurlaritzak, beste behin ere, edozein abagune erabiltzen duela 30.000 emakume baino gehiagori greba egiteko oinarrizko eskubidea ukatzeko. "Jarrera horrek agerian uzten du euskal administrazioen errealitatea; martxoaren 8tik lau egunera milaka emakumek ezin izango dute grebarik egin, greba-eskubidea ukatu dietelako beren lanetik aberasten diren enpresa pribatuak esplotatuta dituzten sektore batean. Putreentzako eredu ustiatzailea eta onuragarria du Eusko Jaurlaritzak, baina greba egiteko eskubidea ukatzen die langileei", deitoratu du sindikatuak.

Hori dela eta, EAEko Justizia Auzitegi Nagusian helegitea aurkeztuko duela iragarri du, erakunde publikoek langileei ukatzen dieten babesaren bila.