ELAk Herrira plataformako atxilotuei bere elkartasuna erakutsi eta berehala aske uztea exijitzen du

2013/09/30
ELAk irmoki errefusatu egiten du Herrira taldeko kideen atxiloketak helburu izan duen erabaki politikoak. Erabaki judiziala, politikoa eta bere erabilera mediatikoa, oinarrizko eskubide demokratikoak urratzen ditu eta, bide batez, gure gizartearen esparru politiko jakin baten lan politikoa eragotzi.

Honako jarduerarekin presoen eskubideen defentsa kriminalizatu egiten da eta, baita, helburu horretan lanean dabilen jendea.

Era berean, ELAk Herrira plataformako atxilotuei bere elkartasuna erakutsi eta berehala aske uztea exijitzen du.