ELAk Herrira-rekin egin du bilera, alderdi, sindikatu eta eragile sozialekin egiten ari den elkarrizketa-sailaren barrenean
2013/02/14
Europako Giza Eskubideen Auzitegiko Areto Nagusiak martxoaren 20an aztertuko du Ines del Rioren auzia, eta, horren harira, Herrira mugimendua harreman dinamika bat garatzen ari da alderdi, sindikatu eta eragile sozialekin.
Bilera hauetan, aniztasuna oinarri, giza eskubideen, konponbidearen eta bakearen aldeko mezu bat Europara eramateko proposamen bat luzatu du Herrira mugimenduak "beharrezkoa baita espetxe politika aldatzea, eta hau konponbide klabeetan gauzatzea, eta ez mendekuan oinarrituta".
.