Nafarroako Hezkuntza Publikoa
ELAk Hezkuntza Departamentuaren mehatxuak errefuxatu eta aurrekontuak baldintzatzeko grebekin jarraitzearen alde egin du
Hezkuntza Departamentuak ultimatum gisa egin dituen mehatxuak ez onartzea erabaki du ELAk, eta aurrekontua onartzeko hilabete falta denenan gatazka desaktibatzea helburu duen, eta argi eta garbi nahikoa ez den, proposamena negoziatzeari uko egin dio.
Gogoratu behar da egindako bi greba egunek jarraipen handia izan dutela, eta azken hamar urteetan Nafarroan sektore publikoan egin diren mobilizazio handienak izan direla. Gainera, bigarren greba egunaren jarraipena lehenengoa baino handiagoa izateak argi adierazten du irakasleen kolektiboa kontzientziatuta dagoela borrokan jarraitzeko beharraz.
Horregatik, ELAk uste du egoera honetan negoziatzea Gimenori airea ematea dela, eta urte askotan grebarik arrakastatsuenak egin dituzten milaka irakasleren ahalegina zapuztu dezakeela.
Horregatik guztiagatik, ELAk dei egin die gainerako sindikatuei greba dinamikarekin jarraitzeko, aurrekontuen tramitazioa amaitu baino lehen (abenduaren 19a), parlamentu osoari presioa egiteko eta Nafarroan hezkuntza publikoa hobetzen lagunduko duten aldarrikapenak barne hartzea lortzeko.