Itunpeko Hezkuntza nafarroa
ELAk Hezkuntza kontseilariari eskatu dio patronalekin bakarrik negoziatzen duen mahaian sindikatuak ere egotea

ELAk Nafarroako itunpeko ikastetxeetan dituen ordezkariek eta afliatuek elkarretaratzea egin dute Hezkuntza Departamentuaren aurrean, kontseilariari eskatzeko hurrengo ikasturteetarako Akordio berria patronalekin negoziatzen ari den mahaian sindikatuak ere egon daitezela.
Hala izan zen 2015-19 legegintzaldian, eta egungo kontseilaria 3 aldeko mahaiarekin bildu zen agintaldiaren hasieran, orduan zegoen Akordioa luzatuz eta beste bat negoziatzeko konpromisoa hartuz. Hala ere, 2020ko maiatzetik sindikatuak mahaitik bota zituen eta patronalekin bakarrik negoziatzen du.
ELA Akordio horretatik harago doa, itunpeko irakaskuntzako Estatu mailako-hitzarmen eskasa osatzeko balio baitu, eta nahi luke Hezkuntza kontseilariak, irakasleei hilero nomina ordaintzen dienak, mahai gainean bultza dezala sektoreko Nafarroako 1. Lan-Hitzarmenaren negoziazioa.