ENVAC IBERIA SA
ELAk hilabeteko greba deitu du hitzarmen propio baten alde

ELAk grebara deitu du martxoaren 11n eta apirilaren 11n ENVAC IBERIA SAn, Bilketa Pneumatikoko Sitemaren bidez hondakinak biltzen dituen enpresan. 16 langileko plantilla du Barakaldo, Galdakao, Donostia eta Laudio artean banatuta, udal horiek azpikontratatuta baitute bilketa sistemaren zerbitzua.
Aldarrikapen nagusia da egungo lan baldintzak hobetzeko helburuarekin hitzarmen propio bat negoziatzea. Gaur egun, langileek Estatuko hitzarmenaren pean daude, 1789ko lan jardunaldiarekin eta soldata prekarioekin, ELAk salatu duenez. Sindikatuak kritikatu du enpresak uko egin diola EAE mailan lan baldintzak negoziatzeari, eta horregatik jo du grebara.
ELAk mobilizazioak iragarriko ditu datozen egunetan zehar zerbitzua ematen den udalerrietan. Era berean, grebak irauten duen epean aurrerapausorik eman ezean, ELAk ez du baztertzen greba deialdia luzatzea.