ELAk hilaren 13ko pentsiodunen mugimenduko mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du

2021/02/12
ELAk dei egin die bere militanteei, langile guztiei eta gizarteari, otsailaren 13an, larunbata, pentsiodunen mugimenduak Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan deitutako mobilizazioetan parte hartzera. Sindikatuaren ustez, ezinbestekoa da kalera ateratzea murrizketa berriak baztertzeko eta 1.080 euroko gutxieneko pentsioak aldarrikatzeko, Rajoyren eta Zapateroren erreformak iraultzea, eta pentsioak Euskal Herrian erabakitzeko eskubidea aldarrikatzea.

ELAk bat egiten du mugimenduak Toledoko Itunaren akordioaren aurkako jarrerarekin, ez baitie erantzunik ematen mugimendu horrek azken urteotan egin dituen aldarrikapenei. Gogoratu behar da, gainera, Gizarte Segurantzako ministroak oso argi hitz egiten ari dela eta pentsioetan murrizketa berriak egiteko borondatea duela.