ELAk hiru asteko grebari amaiera eman dio Arteche-Hitachin, KPItik gorako igoerekin

2023/02/03
Mobilizazioari esker, Gasteizko langileek lehen hitzarmen propioa lortu dute, Rajoyren lan erreformaren aurkako blindajeekin.

Gasteizko Arteche-Hitachiko plantillak (62 pertsona, ELAko 4 ordezkariak Enpresa Batzordean) lehen aldiz hitzarmen propioa lortu du, hiru asteko greba mugagabearen eta hainbat mobilizazioren ostean. Horri esker, KPIaren gainetik igo dira soldatak (% 8, 2023an, eta KPIa + % 1 2024 eta 2025ean), bai eta txanda-plusaren eta antzinatasunaren igoerak ere.

Era berean, ELAk adostutako hitzarmen berriak blindatze guztiak ditu (ultraaktibitatea, ez aplikatzeko klausula...), eta lanaldia 1.700 ordura murrizten du (sektoreak 1.731 ordu ezartzen ditu urtean). Gainera, bajagatiko osagarrian eta bizi-aseguruan hobekuntzak lortzen ditu.

Arteche-Hitachiko langileen borrokak erakutsi du mobilizazioa eta greba direla tresnarik onena lan-baldintzak hobetzeko eta gutxienez KPIa bermatzen duten soldata-igoerak lortzeko.