ELAk hiru eguneko grebara deitzen du Ekintza Sozialeko zentroetan

2009/01/16
ELA sindikatuak hiru eguneko grebara deitzen du Ekintza Sozialeko zentroetan, datorren otsailak 11, 12 eta 13an.

Azaroan egindako grebaren ostean eta ikusirik langileen eskaerei ez zaiela jaramonik egin ELAk kementsu eskatzen du erantzun serioa ematea eskaera hauei, hau da, langile guztien soldaten ekiparazioari eta irakasleen ordu lektiboen murrizketari. Beraz ELA sindikatuak Itunpeko Irakaskuntzako langileei deitzen die hurrengo otsailaren 11, 12 eta 13an greban parte hartzeko.