TREMEFIL-IZAGUIRRE

ELAk hitzarmen berria lortu du, KPIaren gainetik dauden soldata igoerekin

2025/06/30
Sei eguneko lanuztearen ondoren eta greba mugagabearen atariak lortu da akordioa Usurbilgo enpresan.

ELAk (ordezkaritzaren gehiengoa izanik) hitzarmen berria lortu du Usurbileko Tremefil-Izaguirre enpresan. Akordioak KPIaren gainetik dauden soldata igoerak jasotzen ditu: 2025 eta 2026rako KPI + %1. Era berean, langile guztientzako txanda-kontratua bermatzea lortu da. Puntu garrantziatsua da hau lana bermatzeko, 10 urtean 10 langile gutxiago baitaude plantillan, 55etik 45 langilera igarota ez zegoelako lan erreleborik.

Hobekuntza guzti hauek grebaren eta antolakuntza sindikalari esker lortu direla azaldu du ELAk.