Derioko kiroldegia

ELAk hitzarmen sektorialaren baldintzak hobetzen dituen akordioa lortu du

2024/07/04
Igandetako eta jai egunetako plusak eta klaseak prestatzeko plusetan hobekuntzak izango dituzte eta 2024tik aurrera, eta 1.592 orduko lanaldia 2027tik aurrera.

ELAk, Derioko kiroldegiko ordezkaritza duen sindikatuak, eta UTE EBONE S.L. JASO KIR enpresak akordioa lortu dute. Akodio honek hitzarmen sektorialeko lan baldintzak hobetzen ditu. Besteak beste, 2027ko urtarriletik aurrera 1.592 orduko lanaldia ezartzen da, 2024tik aurrera urtean 18 orduko baimen ordaindua izango da medikuarengana joateko edo 14 urterarteko senideei edo mendekotasuna duten senideei laguntzeko, eta igandeko plusa ohiko ordua baino %15 gehiago ordainduko da lan egindako igande bakoitzeko. Gaiera klaseak prestatzeko plusa hobetzea lortu dute eta lanpostu hutsak betetzeko irizpideak ere adostu dituzte.

Kiroldegian 26 eguneko greba egin ondoren eta ekainaren 6an UGT, LAB eta CCOO sindikatuek eta patronalak hitzarmen sektoriala sinatu ostean etorri da akordioa. Kasu honetan, urtean zehar 19 langilek dihardute bertan.

Gogora dezagun Bermeo eta Elorrioko kiroldegiak ere akordioa lortu zutela ekainean baldintza sektorialak hobetzeko, eta Deriokoa hirugarren akordioa da hitzarmen sektoriala sinatu ondoren. Gainera, Barakaldo, Leioa, Sopela, eta Bilbao Kirolak kiroldegietan greban jarraitzen dute, Bermeon,Elorrion eta Derion bezala, akordio propioa lortzeko.