ELAk hitzarmenak adosten jarraitzen du enpresa txikian
Azken asteetan ELAk hitzarmenak egin izan ditu Deba eskualdeko enpresa txikian. Hona hemen nabarmendu beharreko edukiak:
Industrias Betik: Erabateko blindajea lan-erreformatik, urtebeteko hitzarmena, %2ko igoera eta 11 langile parekatzea (urtean 650 euroko igoerekin).
Industrias Betiko: Bi urteko hitzarmena, %1,8ko igoera 2016an, eta KPI+%1 2017an (%1,8 bermaturik). Soldata txikiagoa zuten 4 langileei %5eko igoera eta 2 kontratu finko. Hitzarmena indarra eteten uzten ez duen klausula.
Urkunde: Urtebeteko hitzarmena, %1,5eko igoera soldata errealetan. Hitzarmena indarra eteten uzten ez duen klausula. Lan-baldintza kolektiboak nabarmen aldatzeko, akordioa beharko da.
Talleres Aibe: 3 urteko hitzarmena. 2016, 2017 eta 2018: %1eko igoera bermatua. Mutualitateek ez dituzte kudeatuko gaixotasun arruntaren bajak. Hitzarmenaren indarra eteteko ezintasuna.
ELAk azpimarratu nahi du enpresa txikian ere sinatzen direla hitzarmenak; eta, lan-erreformatik babestu ez ezik, soldata-igoera nabaria dakartela. Rajoyren erreforma paper errea da Euskal Herrian. Enpresetako eguneroko martxan argi ikusten da patronalen eskariak, gero eta erreforma gehiago ezartzekoak, ez direla gero enpresetan onartzen. Bitxia da, baina euskal patronalak luzaroan eskatu duen erreforma Rajoyk onartu duenean enpresetan normaltasunez erabakitzen da ez aplikatzea.