hezkuntza publikoa - Nafarroa

ELAk ikastetxe publiko gehiago PAItik ateratzea ospatzen du, inposatu zutenen interes alderdikoien aurrean

ELAk ikastetxe publiko gehiago PAItik ateratzea ospatzen du, inposatu zutenen interes alderdikoien aurrean
PAI-IIPtik (Ingelesez Ikasteko Programa, ikasgaien erdiena) ateratzearen ondorioz, Nafarroako lau ikastetxe publikotako Haur eta Lehen Hezkuntzako 1. mailako D ereduko ikasleak hobeto murgilduko dira euskaraz, ondo ikasiko dute irakurtzen eta idazten, eta behar bezala sakonduko dute eskola-etapa osoan zehar. Gainera, gaztelania ikasiko dute; baita ingelesa ere, PAIrik gabeko Europako beste edozein ikastetxetan bezala.

ELAk deitoratu du aurrerapen horiek ez dituztela gozatuko jada PAIn zeuden ikastetxe horietako ikasleek, ezta ikastetxe horietan eta gainerakoetan A eta G +PAI ereduak egiten dituztenek ere. Ikasle horiek ez al dute komunikazio-hizkuntza (gaztelania) eta irakurketa-idazketa ondo ikasi behar, edo behar beste sakondu behar? Are gehiago horren zati gero eta handiago batek espainiera lehen hizkuntza ez duenean, bere etxean ekialdeko Europako hizkuntzak hitz egiten baitira, afrikarrak edo asiarrak. Albaceten edo Leonen PAItik ateratzen dira, eta hemen ez?

ELAk bere ibilbide luzea jarraituko du: sentsibilizazio-jardunaldiak, mobilizazioak, iritzi-artikuluak eta errekurtso judizialak. ELAk babesa eman zien UPN agintean zegoenean lekuz aldatutako iralaskeei, eta PAIren erruz oposizioa zuten baina destinorik ez zuten ingeleseko espezialistei, baita SSra kotizatzea lortu genuen ingeleseko elkarrizketa-laguntzaileei ere. Baita itunpeko langileei ere, baldin eta beren kabuz ingelesa ikastera eta irakasgaiak hizkuntza horretan ematera behartuta bazeuden, beren borondatearen aurka, eta, jakina, kaleratu bazuten ingeles-titulurik ez izateagatik edo PAIren aurrean planto egiteagatik, enpresak marketin hutsagatik ezarri zuenean, ikasle gehiago erakarriko zituelakoan.

ELAk salatu duenez, Nafarroan Aldaketa gertatu zenetik 10 urte igaro ondoren, PAIk aurrera jarraitzen du, eta gobernua sostengatzen dutenek, inoiz baino gehiago auzitan dagoen PSN bati, ez diote debekatzen eskuineko eta eskuin muturreko oposizioarekin bat egitea 2022/19 FL ezartzeko eta orain Diputatuen Kongresuan PPrekin eta UPNrekin betikotzen saiatzeko.