ELAk Ikastoletan emandako soldata murrizketen inguruko gatazka kolektiboa irabazi du

2011/03/23
Sententziak patronal ezberdinek inposaturiko soldata murrizketak baztertzen ditu eta soldatak bere osotasunean ordaintzera behartzen du.

EAEko Epaitegi Gorenaren Lan-arloko aretoak argitara eman berri du Ikastoletako langileei inposaturiko soldata murrizketak direla eta ELAk aurkezturiko Gatazka Kolektiboaren sententzia. Bertan, Partaide-k eta Eib-ek aplikaturiko soldata murrizketak ez direla legezkoak adierazten da eta hitzarmenean jasotzen diren soldatak bere osotasunean ordaintzera behartzen ditu.

Honen ondorioz, patronalei sententzia bete dezatela eta hitzarmenak ezarritako baldintza guztiak bere horretan bete ditzatela exijitzen diegu.      

Sententzia honekin, ELA irakaskuntzako arlo ezberdinetan eta sektore publiko osoan langileoi inposatu dizkiguten soldata murrizketen salaketan berresten da eta soldatek inongo erantzukizunik ez duten krisi hau langileok ordain ez dezagun borrokatzen jarraitzeko konpromisoari eusten dio.