ELAk Iñaki de Juana askatzea eskatzen du

2007/02/11
"Mendekua ez da justizia. De Juana Askatu" leloa zuen pankartarekin bildu dira otsailaren 12an ELAren Nazio Batzordeko kideak Bilboko Justizia Jauregiaren aurrean, epaitegiek Iñaki De Juana euskal presoa aske utzi dezatela eskatzeko.

ELAren aburuz presoari askatasuna ukatzea erabaki okerra eta gupidagabea da. Esparru politiko, judizial eta mediatiko jakin batzutan duela zenbait hilabete adostu zen ez ziotela kalera ateratzen utziko: lehenik, betetako zigorra zenbatzeko modua aldatu zuten; gero, akusazio berriak egin eta espetxe-zigorra ezarri diote (bi iritzi artikulu medio). Orain ebatzi dute berdin dela pertsona hau hiltzea, eta berdin zaie gose-greba egiteko muturreko erabakia bere aurkako jokabide amorratuaren ondorio izatea. ELAren iritziz, honen guztiaren erroan mendeku gosea eta prozesuari kutsu errepresiboa ez kentzeko borondatea datza.