'LA SUIZAKO SEIAK' AUZIA (Xixon)
ELAk indultua ematea eta Mozal Legea indargabetzea eskatu du

ELAk elkartasuna adierazi die `La Suizako seiak´ auzian espetxeratu dituzten 6 sindikalistei (Mozal Legea deritzona aplikatu zaie). Bide beretik, indultua ematea eta aske uztea eskatu du, eta Gobernuari eusten dioten alderdiei eskatu die presioa egin dezatela herritarren segurtasuna babesteko legea indargabetzeko. CNT sindikatuarekin lotura duten sei pertsonek espetxean daude Gijongo gozotegi baten aurrean protesta egiteko kanpaina batean parte hartzeagatik. ELAk maiatzean babestu zuen CNTk eta beste 20 eragilek egindako indultu eskaera. Hala ere, sei sindikalistak kartzelan sartu behar izan dituzte indultuaren estimazioa iritsi baino lehen. Botere Exekutiboak graziazko neurri bat eskain dezake, epai jakin batzuek kalte pertsonal eta soziala eragin dezaketela uste badu. Hori litzateke kasu horietako bat, dio ELAk.
Sindikalistak kartzelara eraman dituen gatazka duela 8 urte hasi zen, 2017an, Suitza gozotegiko langile bat CNTra joan eta bere kasua azaldu zuenean. Aparteko orduak eta oporrak zor zizkioten, eta gainera, jazarpena pairatu zuen. Orduan, sindikatuak gertatutako salatzeko kanpaina bat jarri zuen martxan enpresarekin negoziatzeko alferrikako saiakeren ondoren; ondorioz, enpresariak salaketa batzuk jarri zituen sindikatuaren aurka. Emaitza: 3 urte eta 6 hilabeteko kartzela zigorra Suitzako 6 sindikalistentzat.
"Protesta eta mobilizazioa kriminalizatzen eta estigmatizatzen ari dira”, dio ELAk.
Gauzak horrela, datozen egunetan Hego Euskal Herrian elkartasuna adierazteko egingo diren mobilizazioetan parte hartzera deitu du ELAk.