ELAk irabazi ditu 2022ko Nafarroako hauteskunde sindikalak

2023/01/27
ELA sindikatuak ordezkaritzaren %23,10ean amaitu du urtea, 0,25eko igoerarekin. Orain arte ELAk ez zuen inoiz urtea itxi %23ko ordezkaritzaren gainetik.

2022ko abenduko behin betiko datuen arabera, ELAren ordezkaritza %23,10ekoa da, eta ELAk urtea %23tik gora ixtea lortu duen lehen aldia da. Azken urte honetan, ELAren ordezkaritza 0,25 handitu da, UGTk izandako igoeraren berdina, eta CCOOk eta LABek ordezkaritza txikiagoarekin amaitu dute (0,23 eta 0,13, hurrenez hurren).

ELA, UGT eta CCOO sindikatuen arteko aldea asko murriztu da azken urteotan. Gogoratu behar da 2010. urtean ELAren eta UGTren arteko aldea 622 ordezkarikoa zela; gaur egun, berriz, ELAk Nafarroako lehen sindikatutik 112 ordezkarietara baino ez dago.

2022ko datuek berretsi egiten dute ELA dela lurralde osoan ordezkaritza homogeneoa duen erakunde sindikal bakarra, % 20tik gorako ordezkaritza duena Nafarroako eskualde guztietan, Erriberan barne, eta ezarpen handia duena ia sektore guztietan; lehen sindikatua da, besteak beste, metalean, zahar egoitzetan edo ehungintzako merkataritzan.

Bestalde, 2022an, 2016tik gertatzen ari den bezala, UGTren eta CCOOren batura ez da % 50era iristen Nafarroan (UGTren eta CCOOren batura 2010eko % 55,59tik 2022ko % 48,76ra igaro da). Garrantzia handiko kontua da hau, eta Nafarroako Gobernuak zilegitasun demokratikorik ez duen elkarrizketa sozialaren aldeko apustua berplanteatu beharko luke (% 50eko ordezkaritza lortzen ez duten sindikatuekin egiten delako). Baino, tamalez, hau ez da oztopo izan Nafarroako Gobernuak Enplegu Planerako 700 milioi euro bideratzeko. Era berean, ELA sindikatuak lan harremanen esparru propioa aldarrikatu du, Nafarroako gehiengo sindikalak errespetatzeko.

ELAk bere militantziaren lana balioetsi nahi du, erabakigarria izan baita 2022ko hauteskunde sindikalak irabazteko.

ELAk lantokietan duen gero eta babes handiagoak, eta finantza autonomiaren eta independentzia politikoaren alde egindako apustu historikoa indartzen du. Honek guztiak lan baldintzak hobetzeko borrokan berresten gaitu, eta gure erresistentzia kutxa erabakigarria da erronka horretan.