Tubos Reunidos (Amurrio)

ELAk irabazi ditu berriro hauteskunde sindikalak

2023/11/20
Amurrioko Tubos Reunidos enpresako hauteskunde sindikaletan ELAk lortu du garaipena. Zehazki, sindikatuak aurretik zituen delegatuei eutsi die, eta beraz, zortzi ordezkari izango ditu.

Hauteskunde sindikalen garaipena ELAko atal sindikalak Tubos Reunidosen egindako lanaren eta konpromisoaren ondorioa da. ELAk uste du plantillak, nagusiki, ELAk azken 4 urteetan izan duen jarrera sindikala saritu duela. Nabarmentzekoa da ELA ez zegoela ados enpresako azken hitzarmen kolektiboaren sinadurarekin.Hitzarmen horrek oso iraupen luzea du (2027. urtera arte), eta edukiak nabarmen hobetu zitezkeen.

Tubos Reunidoseko ELAko atal sindikalak eskerrak eman nahi dizkie Amurrioko langileei hauteskunde sindikaletan emandako babesagatik, zeren ELArentzat emaitza oso ona izan da. Hauteskundeak irabazita, are gehiago berresten da ELAk uste osoa duela konfrontazioa eta mobilizazioa direla Tubos enpresan lan baldintzei eta enplegu baldintzei eraso egiteko enpresaren asmoa ez inposatzeko bidea.