Nafarroako Eraikuntza eta Herri Lan Sektorea

ELAk iragarri du hitzarmen kolektiboko negoziazio mahaia osatu dela

2025/09/05
ELAk salatu du berandu eratu dela, hitzarmenak duela 9 hilabete amaitu baitzuen indarraldia.

ELAk iragarri du gaur, irailaren 5ean, Nafarroako Eraikuntza eta Herri Lanen Hitzarmen Kolektiboaren negoziazio mahaia osatu dela. Sindikatuak azaldu duenez, 9 hilabete behar izan dira mahaia osatzeko Hitzarmenaren indarraldia galdu zenetik, eta horrek, ELAren ustez, are gehiago sakontzen du sektoreko langileek pairatzen duten prekarietatean.

Hurrengo bilera irailaren 22an izango da, eta ELAk espero du negoziazioa serioa izatea eta sektoreko langileen lan-baldintzak hobetuko dituzten eduki serioak izatea.