ELAk irmo arbuiatu ditu CCOOen Tafallako egoitzan irailaren 26an izandako gertakariak

2012/10/03
ELAk erabat arbuiatzen ditu irailaren 26ko greba orokor egunean izandako istiluak, horien artean CCOOen Tafallako egoitzan gertatutakoak.

 

ELAk halako mezua helarazi dio CCOOen zuzendaritzari, baina CCOOek I-26ko greba kriminalizatu egin nahi izen du, bide batez gezurra esanda eta era maltzurrean ELA istiluetan nahastu duelarik.

Batetik, CCOOek ezkutatu egiten du greba biharamonean bertan ELAko arduradun bat Tafallako egoitzara joan zela sindikatuaren izenean gertatutakoa arbuiatzeko; arduradun hori CCOOeko bi kiderekin egon zen. Bestalde, ELAko inork ez zuen istiluetan parte hartu, sindikatu honek ez baitu honelako jokabiderik babesten, ezta etorkizunean onartuko ere. Ebidentzia guztiok alde batera utzita, CCOOek bere jarrera onartezina mantentzen du eta ELA nahastu nahi du publikoki.