Gipuzkoako erresidentziak
ELAk irtenbideak eskatu dizkio Foru Aldundiari gatazkaren aurrean

Gipuzkoako erresidentzia eta eguneko zentruetako hirugarren greba eguna burutu da gaur eta grebalariek Gipuzkoako Plazatik irten eta bertan amaitu den manifestazio jendetsua burutu dute. Sektoreko hitzarmenaren negoziazioaren blokeoa salatu eta Foru Aldundiari, %90ean zerbitzuaren finantzatzaile den aldetik, langileek eta zerbitzuak dituen gabeziak onartu eta konponbidea jartzeko exijitu diete.
Datorren ekainaren 20an, ELA Gizarte Politiketako diputatu Maite Peñarekin batzartuko da eta egun berean, Batzar Nagusietako Zainketa eta Gizarte Politiketako batzordean parte hartuko du, sektorea bizitzen ari den egoera azaldu eta konponbideak eskatzeko.
Urtarrilean hasi zen hitzarmenaren negoziazioa eta apirilaren 7an izan zen azken bilera. Patronalek ez dute langileek egindako aldarrikapen bat bera ere kontuan hartu, ez dago negoziazio erreal baterako borondaterik. Sektorean zabaltzen ari den prekariOtatea kezkagarria da eta honek eragin zuzena dauka zerbitzuan. Besteak beste, langileen %40ak kontratu partzialak ditu, lan kargak gora egin dute eta soldata arrakala pairatzen dute. Zaintza sistema indartu nahi bada, nahitaez lan baldintza prekarioak ezabatu eta langile gutztientzat izango den lan hitzarmen batetik hasi behar da.
Ekainak 20an Instituzioetan ELAk dituen batzar hauek konponbiderako baliagarri izatea espero dugu, horrela ezean, uztailak 9, 10 eta 11rako deituta dauzkagun grebekin jarraituko du.