ELAk Iruñeko udalari eskatzen dio Haur Eskolen euskararen eskaera errespetatzea

2014/02/20
ELAk salatzen du UPNko alkatetzak ez duela langileen eta gurasoen iritziak kontuan hartzen, eta hizkuntz politika inposatu nahi duela.

ELAk Iruñeko udalari eskatzen dio Haur Eskolen euskararen eskaera errespetatu dezan, eta horretarako ezinbestekoa da euskaraz erabiltzen duten zentro gehiago irekitzea. Hala ere, kontrako bidea hartu du UPNko alkatetzak, eta Donibane haur eskolan ingelesa inposatu nahi du, langileen eta gurasoen iritziaren aurka.

Dena den, Udalak langileen iritzia entzun behar du, euren lanpostuekin jokatzen ari delako interes alderdikide baten mesederako, beti ere euskararen hezkuntza mugatzeko helburuarekin.