ELAk ITPk aurkeztu duen enpresa plana bertan behera uztea eskatzen du

2006/10/10
ELA-Metalak ITPk aurkeztu berri duen enpresa plana bertan behera uztea eskatzen du. ELAk salatzen duenez, ITPk iaz 45 milioi euroko irabaziak izan zituen. Beraz, ulertezina da aurkeztu duen proposamenak 180 langileren kaleratzea jasotzea.

Orotara 1250 langilek egiten dute lan ITPk Euskal Herrian dituen lantokietan. ELAk egun dauden lanpostu guztiak mantentzea eskatzen dio ITPri.