ELAk Itunpeko Irakaskuntzan eta Haurreskoletan emandako soldata murrizketen inguruko gatazka kolektiboa irabazi du

2011/03/07
Sententziak patronal ezberdinek inposaturiko soldata murrizketak baztertzen ditu eta soldatak bere osotasunean ordaintzera behartzen ditu.

EAEko Epaitegi Gorenaren Lan-arloko aretoak argitara eman berri ditu itunpeko irakaskuntzako eta haurreskoletako langileei inposaturiko soldata murrizketak direla eta ELAk aurkezturiko Gatazka Kolektiboaren sententziak. Bertan, patronal ezberdinek aplikaturiko soldata murrizketak ez direla legezkoak adierazten da eta hitzarmen ezberdinetan jasotzen diren soldatak bere osotasunean ordaintzera behartzen ditu.

Sententzia honekin, ELA irakaskuntzako arlo ezberdinetan eta sektore publiko osoan langileoi inposatu dizkiguten soldata murrizketen salaketan berresten da eta soldatek inongo erantzukizunik ez duten krisi hau langileok ordain ez dezagun borrokatzen jarraitzeko konpromisoari eusten dio.