ELAk Jaurlaritzari exijitzen dio bete dezala Legebiltzarrean atzo, murrizketei buruzkoa Dekretuaren inguruan eta 2010eko Mahai Orokorreko akordioaren inguruan onartutako mozioa

2012/03/16
ELAk Jaurlaritzari exijitzen dio bete dezala Legebiltzarrean atzo, murrizketei buruzkoa Dekretuaren inguruan eta  2010eko  Mahai Orokorreko akordioaren inguruan onartutako mozioa
Legebiltzarrak atzo onartu zuen mozioan, Lopezen gobernuari eskatu zion enplegatu publikoei murrizketak ezartzen dizkien dekretua erretiratzea eta 2010ko Mahai Orokorreko akordioa betetzea

ELA pozik agertu da, atzo Legebiltzarrak Jaurlaritzari urtarrilaren 31ko 9/2012 dekretua erretiratzeko eskatu baitzion; beronek ezartzen zituen besteak beste gaixoaldi, erretiro eta errelebo-kontratuari buruzko murrizketak; halaber, EAEko ganberak gobernuari galdegiten dio bete dezala 2010eko Mahai Orokorreko akordioa, zeinaren ondorioz 13.000tik gora lanpostu egonkortzen baitzen, 5.000 plaza berri sortzen zirelarik.

ELAk Gasteizko gobernuari exijitzen dio Legebiltzarrak eskatutakoa aintzat har dezala, eta murrizketak indargabe ditzala; izan ere, horien ondorioz eskubide laboralak galtzen dira, enplegu publikoa suntsitzen da eta euskal gizarte guztiari kalte larria eragiten zaio, inoiz baino gehiago zerbitzu publiko unibertsal eta kalitatezkoak behar dituen uneotan.

Azkenik, Jaurlaritzari eskatzen diogu Mahai Orokorreko akordioa, behin eta berriz betetzen ez dena, aplika dezala benetan.