ELAk jazarpen sindikala salatu du Donostiako Metropolitan gimnasioan

Donsotiako Metropolitan gimnasioa 2021eko urrian ireki zuten. 40 langile inguru ditu, lan baldintza eskaseskin, LGStik hurbil dauden soldatak jasoz eta lan ezegonkortasun altuarekin. Egoera horren aurrean, langileak antolatzen hasi ziren. Testuinguru horretan, maiatzean hauteskunde sindikalak egin ziren enpresan, eta ELAk hiru ordezkariak lortu zituen.
Orain, enpresak hauteskunde sindikalen prozesuan plantillaren eta sindikatuaren arteko lotura eginez parte hartu zuen langile bat kaleratu du. Lanean inolako gorabeherarik izan ez duen langilea da.
ELAk Donostiako Metropolitan gimansioko jazarpen sindikala salatzen du, eta langile horren, eta enpresako gainerako langileen, lan eskubideak defendatzeko konpromisoaz ohartarazi du, bai bide juridikotik, bai salaketa publiko eta sindikalaren bidez.