ELAk Jean René Etxegarairi eskertzen dio bake prozesuari zein Bakegileei emandako babesa

2018/06/21
ELAko ordezkaritza bat Jean René Etxegarairekin (Iparraldeko Mankomunitatearen presidentea) bildu zen Baionan atzo, ekinaren 20an. Bilera horretan parte hartu zuten Adolfo Muñoz ‘Txiki’k, idazkari nagusia; Amaia Muñoak, idazkari nagusi albokoa; Xabi Anzak, formazioaren arduraduna; eta Txetx Etxeberrik, Manu Robles-Arangiz (ELAren jarduera Iparralden garatzen duen erakundea) fundazioaren arduraduna.

ELAk Etxegarairi eskertu dio bakearen prozesuarekiko berak erakutsitako konpromisoa, 2017ko apirilaren 8ko armagabetzeko ekimenaren laguntza, bakegile gisako bere parte hartzea eta maiatzaren 4ko Kanboko ekitaldiaren bere jokaera eskuzabala.

ELAk Iparraldeko ordezkari nagusiarekin egoera politikoari buruzko gogoeta partekatu du, eta azpimarratu du mobilizazio soziala zein garrantzitsua den gatazka armatu baten ondorioak gainditzeko jardueran.