ELAk Joseba Alvarez eta Oihana Agirreren atxiloketak salatzen ditu

2007/10/03
ELAk, ohar baten bidez, urriaren 2an Donostian Joseba Alvarez eta Oihana Agirre atxilotu izana salatu nahi du; atxilotze agindua Baltasar Garzon epaileak eman zuen.

ELAren ustez, atxiloketa hauek Euskal Herrian adierazpen edo manifestazio eskubideen urraketen inguruan ematen den politikan kokatu behar dira; urraketa horiek demokraziaren oinarrizko printzipioen aurkakoak dira.

Espainiako gobernua, bitarteko judizialak erabiliz, PPren gobernuan horren ohikoak ziren eskubideen urraketen bidetik jarraitzen du.